ANTOLAKETA
15583
page-template-default,page,page-id-15583,bridge-core-3.2.0,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-30.6.1,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-7.7.2,vc_responsive

ANTOLAKETA

MEATZE ESPARRUAREN ANTOLAKETA

XIX. mendearen bukaeran, Europako zenbait konpainia -hala nola, Real Compañía Asturiana de Minas S.A. belgikarra eta Orconera Iron Ore Company Limited ingelesa- edota hemengo beste batzuk, Mutiloara iritsi eta inguruko mea zain garrantzitsuenen jabe egin zirelarik, ekoizpen prozesua antolatu zuten. Compañía Minera de Mutiloa S.A. konpainia bizkaitarra izan zen Goierrin denbora gehien gelditu zena eta azpiegitura nagusiak eraiki zituena.

ERAUZKETA

Peatza, Gezurmuño eta Erlategiko lursailak Goi Kretazeoko tuparri arbelez eta hareharriz osatuta daude, han-hemenka kareharri trinkoak ere ageri direla. Burdin karbonatoa zen gehien ustiatzen zen minerala, Barrenola, Troi eta Nuestra Señora de Los Dolores-eko mea zainetatik. Galerietan lan egiten zen, ganbera eta zutabeen sistema erabiliz. Oraindik ere ikusten dira leherketek utzitako arrastoak. Zain horietaz gain, txirterak ere baziren, hau da, burdin mea alez beteriko buztin lur sail handiak, kareharri arteko barrunbe irregularrak betetzen zituztenak. Peatzan, Gezurmuñon, Erlategin, Troin… ikusten diren meazulo handiak -Troikoa, adibidez- eta hondakindegi, lur erauzketa eta moldaketa artifizial handiak iraganean han burutu ziren meatze lanen lekuko dira. Gezurmuñoko txirtera handia ere, Legazpira doan egungo errepidearen ondoan, erraz ezagutzeko modukoa da.

Puntu interesgarriak

8-TROI: GALERIAK ETA ARRASTA BIDEAK

Txirtera eta harrobietatik ateratzen zen meaz gainera, galerien zulaketa bidezko meatze ustiaketa ere bazegoen. Troin, adibidez, ganbera eta zutabeen sistema erabiltzen zen eta gaur egun ere, oraindik, ikusten dira leherketek utzitako arrastoak. Leku hauetatik ateratako mea arrasta bideak erabiliz eramaten zen mea ikuztegietara.

9-GEZURMUÑO ETA PEATZA: MEA ERAUZTEKO GUNEA

40.000 m2-ko Gezurmuño meategiak Virgen de los Dolores, Ollargain meategiekineta Gezurmuño Demasiarekin egiten zuen muga. Orain gauden meategi honetan, ustiapen intentsiboa egon zen XIX. mendeko azken herenean eta 1.923. urtera arte lanean egon zen. Burdin mineral ohikoena lokatzarekin nahastutako txirta zen. Txirta hau, hegalean behera, Mañastegizahar baserriaren parean eraiki zen tailerrean garbitzen zen.

1908an, mea zati txiki eta soltez osaturiko txirtera handia zen erauzte gune nagusia, 4 hektareako zabalera eta 40 metroko sakonera zuen kareharri eta mea -hematites arre- metaketa aipagarria. Estadística Minera 1908.
1913an Gezurmuño, Nuestra Señora de los Dolores eta Rosario meategietatik 17.645 tona mea atera ziren, % 46ko legea zutenak. Barruan 28 meatzarik lan egiten zuten eta beste 49 kanpoko lanetan aritzen ziren.