14057
home,page-template-default,page,page-id-14057,bridge-core-3.2.0,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-30.6.1,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-7.7.2,vc_responsive

Urte batzuk badira Mutiloak bere meatze esparruari erreparatu ziola. Begibistakoa zen paraje haien edertasun naturala, eta han zeuden, ezkutuan, meatzeetatik mea ateratzeko jardueraren aztarnak. Ilusioa eragiteko moduko erronka izan zen etorkizunera begira. Ordutik hona aspaldiko meatze egiturak aurkitu eta berritu ditugu, ahaztutako bideak zabaldu eta balio ekologiko handiko ihi sailak nahiz hezeguneak sendotu. Gure natur eta kultur ondarearen ezagutza eta harekiko errespetua bultzatu nahi ditugu. Prestatu ditugun ibilbideez, behatokiez eta ipini diren seinaleez gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Horiekin hobeto ulertu eta balora daiteke meatze ingurune hau. Mutiloak harrotasunez erakutsi nahi du bere nortasuna, eta hainbat aukera eskaintzen du bere paisaiaz gozatu eta ezagutzeko.

 

Mutiloako udal barrutian, Goierriko bihotzean, Gipuzkoako meatze gune historiko garrantzitsuenetariko bat dago. Horren kultur eta natur aberastasuna paregabeko paisaia baten erdian ageri zaigu, baserri, belardi eta basoz inguratua. Nekazaritza, abeltzaintza, basoen ustiaketa, errotetako lana eta meatzaritza aldi berean landu izan dira inguru honetan eta agerikoak dira jarduera horien arrastoak. Meatzaritza Erdi Arotik dago dokumentatua, eta XX. mende bukaeraraino iraun du Peatzan eta Ergoeneko magaletan. Inguru honetan gaur bakea eta lasaitasuna dira nagusi, baina irudi horrek ez du zerikusirik garai batean hemen burutu zen lan gogor eta etengabearekin. Mutiloa, gaur egun, bere meatze esparru guztiz bereziaren kultur eta natur balioak berreskuratzearen alde apustu egiten ari da.

BIDE BERDEA

MEATZE TRENBIDEA

MEATZE BARRUTIA

ERREPIDEZ

TROI

BIDEA

ZATOZ OINEZ NAHIZ BIZIKLETAZ
MEATZE BARRUTIA ERREPIDEZ ERE BAI
ZATOZ OINEZ NAHIZ BIZIKLETAZ